Hitzarmenarekin
lotuta, Aldundiak esan du errenta aitorpena egin gura dutenei euskaraz
egiteko gonbitea egingo diela. Hala, Gipuzkoako bi bulegotan
esperientzia pilotua egingo dute eta jarraipen zehatza egingo die.
Horietako bat, Bergarakoa izango da.
Informazio
gehiago hemen.
Debagoienean errenta euskaraz
Arrasateko Euskalgintzak errenta
aitorpena euskaraz egiteko kanpaina berria bultzatu du. Hala,
Arrasateko Euskalgintzaren inguruan dauden bazkide eta langileei
nominekin batera errenta aitorpena euskaraz egiteko argibideak banatuko
zaizkie. Guztira, 3.000 bat inprimaki banatuko dira.