Errege kabalgatak gaur Debagoienean

Usoa Agirre 2010ko urt. 5a, 12:50
Gaur, Errege bezpera, tradizioz egun handia da Bergaran. Baina, Bergaran ez ezik, Debagoieneko beste zenbait herritan ere izango dira Errege kabalgatak gaur iluntzean: Aretxabaletan, Arrasaten, Bergaran, Elgetan, Eskoriatzan eta Oñatin. Elgetan, gainera, 40 urteren ondoren berriz egingo dute aurten kabalgata.

Aretxabaleta

18:30 Euskaltegian irten eta plazaraino joango dira musika eskolako kideak lagun. Jaiotzera hurreratuko dira plazan eta Gabon kantak entzungo dituzte.

Arrasate

19:00 Iturbide egoitzatik abiatuko dira Errege Magoak. Hango zaharrekin egon ostean San Andres auzora joango dira. Udala plazatik Otalora lizentziaduna kalera egingo dute Maalako biribilguneraino. Maalako Errabaletik igoko dira herriko plazara. Han, jaiotza biziduna bisitatuko dute. Ondoren, 21:00ak aldera, ospitalera joango dira gaixoei bisita egitera.

Bergara

17:00 Bizarzurik gazteendako kartak batuko ditu San Martin plazan

18:00 San Joxepe elkartearen txokolatada San Martin plazan

19:00 Errege kabalgata kultura etxetik abiatuta

Ondoren Koadrilen arteko tortilla lehiaketa Munibe plazan

23:00 Drindots taldearekin erromeria Munibe plazan

Elgeta

18:00 Ibilbidea: Domingo Iturbe, San Roke, Salbador kaleak eta Herriko plaza.

Eskoriatza

19:00 Intxaurtxuetako kiroldegitik aterako dira eta honako ibilbidea egingo dute: Intxaurtxueta, Olazar, Hidalga, Dorleta eta herriko plaza. Bukaera, beraz, herriko plazan egingo dute udaletxeko kontzejupean jarriko duten Belengo estalpe parean.

Oñati

18:30 Errege kabalgata Martiñolaren eskutik. Parrokia ondotik abiatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak