Errege bezperako kabalgatak Debagoienean

Maider Arregi 2009ko urtarrilaren 5a

Gaur, Errege bezperako kabalgatak Oñatin, Bergaran, Arrasaten, Eskoriatzan eta Aretxabaletan izango dira ikusgai. Hona hemen gaurko, urtarrilaren 5erako, ibarreko herriek antolatu dituzten ekintzen berri:

Bergara

Bizarzurik Erregeendako gutunak jasoko ditu gaur,  San Martin plazan, 17:30ean. Erregeen kabalgata, berriz, 19:00etan hasiko da. Autobus zerbitzu berezia ere jarri du Bergarako Udalak. Bestalde txokolatea izango da San Joxepe jubilatuen elkartearen eskutik, 18:00etan, San Martin plazan. Eta  14-18 urte bitartekoendako afaria. 20:30ean, Munibe plazako karpan. Ondoren, Hesian taldearen kontzertua 23:00etan, Munibe plazako karpan eta Drindots taldearekin erromeria.

Oñati

18:30ean irtengo da Errege kabalgata. Irteera: Plazatik, Parrokia ondotik.
22:30ean, Zubikoa Kiroldegian bertso jaialdia. Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Unai Iturriaga, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Igor Elortza.

Arrasate

Errege kabalgata, 19:00etan hasita. Plazan, Jesusen jaiotza eta erregeen etorrera antzeztuko dituzte. Horren ostean, errege magoak Ospitalera joango dira gaixoei opariak eroatera.

Txikilandia parkea. Musakola kiroldegian, gaur goizean itxiko dute. Ordutegia:  11:00-14:00.

Eskoriatza

19:00: Erregeen kabalgata. Eguerdian herriko dendariek "Eskoriatzan erosi eta sari bikainak irabazi" promozioaren zozketa egingo dute.

Aretxabaleta

Errege kabalgata: Araba ibilbidetik Otalora 27ra, 18:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak