Gehienez 300 euro
Eragiketak komisioa izango du. Hilabete honetan ez, promozio gisa, baina gero ateratako diruaren %2, eta euro eta 20 zentimo gutxienez. Atera, berriz, egunean 300 euro egin daitezke gehienez, eta atera daitekeen gutxieneko kopurua 5 euro da.
Edozein Eroskiko kutxetan atera ahal izango da dirua, hipermerkatuetan zein saltoki txikiagotan.
Visa moduan ere bai
Bestalde, Eroskiko txartela Visa modura ere erabili ahal izango da, hau da, Eroskitik kanpo ordaintzeko ere balioko du, eta kasu horretan, zerbitzu horregatik ez dute kobratuko.
Eroski txartela edozeinek eska dezake. Eroskiko saltokietan dauden informazio guneetan egin behar da eskaera, eta Eroskik zehaztutako baldintzak betez gero eskura daiteke.