Batzarrean bildu ziren 500 langile-jabeen ordezkariek eta kontsumitzaile bazkideek hartu dute erabakia, eta erabaki honek bazkide diren 8000 langileri eragingo die, ez baina bazkide ez diren beste 47000 langileri.
Erabaki honekin, atzerapen ekonomikoak eragin duen kontsumo jaitsierari aurre egin gura zaio, baita Eroskiren kaudimena indartu ere.
Ez da baina krisiari aurre egiteko orain arte Eroskin hartu den neurri bakarra; gogoratu behar da duela hilabete batzuk bazkideen soldatak izoztea erabaki baitzuten.
Zapatuko batzarrean beste gai batzuk ere landu zituzten. Hala, 2008ko kontuak onartu zituzten, baita 2009rako lan ildoak aurkeztu ere.