Eroskik soldatak bere horretan mantentzea proposatu die bazkideei

Arritxu Barruso 2008ko azaroaren 7a

Eroski ere hasi da krisiari aurre egiteko irtenbideak aztertzen. Egoera latzaren aurrean gastuak geldiaraztea da Eroskiren proposamena; bere 800 bazkideei proposatu die soldatak bere horretan mantentzea. Diru hori kapitalizatzea da enpresa honen helburua. Bazkide ez diren 47.000 langileei, baina, neurriak ez die eragingo. Eroskik adierazi du, gainera, erabakia onartzeko ez dutela inolako batzar berezirik egingo, ezta bozketarik ere. Errektore Kontseiluak hartuko duen erabakia izango dela iragarri dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak