Noticias de Gipuzkoa eta Deia-n argitaratu dituzte goizean albisteak:
Hartu dituzten neurriak
Dagoeneko hartu dituzten neurrien artean daude 2009an soldatarik ez igotzea eta interesak ez banatzea bazkideen artean. Hau da, interes horiek bazkide bakoitzaren kapital poltsara pasako lirateke. Neurri horiez gain, ez dutela beste neurririk aztertu adierazi digute.
Caprabo
Eroskik Capabro erosi zuenean sortutako zorraren gainean Eroskik adierazi du Capabro aurreikusitakoa betetzen dabilela, eta zorra ordaintzeko finantziazioa konponduta dagoela.