Eroskik 322 milioiko kreditua lortu du hiru hilabeterako

Leire Kortabarria 2009ko aza. 9a, 15:49
Berri onak Eroski Taldearen finantzei dagokienez: 18 banketxek epea bukatzear zegoela onartu zuten beste kreditu bat izenpetzea, Eroskik datozen hiru hilabeteotan 322 milioi euroko zorra ordaindu dezan.

Mondragon Taldeko banaketa sektoreko kooperatibak hilabeteotan jardun du banketxeekin negoziatzen, eta azkenean urriaren 30ean lortu zuen banketxeek zubi-kreditu hori ematea.
Zehazki, beste hiru hilabetean ordaindu ahal izango du Eroski Taldeak dauzkan bi kredituren artean garrantzitsuena, 322 milioi eurokoa. Bi kreditu horietarako epea uztailean bukatu zen, eta Eroski Taldeak bere aktibo batzuekin abalatu zituen. Negoziazioek luze jo dute, zenbait banketxek zalantzak izan zituztelako, baina azkenean, mailegu handienak eman izan zituzten banketxeen –BBVA, Santander, Caja Madrid, La Caixa edo BBK– iritzia gailendu zen.

Capraboko langileak, bazkide

Bestalde, Nafarroan Caprabok zuen lantaldearen %60 Eroskiko bazkide bihurtu du taldeak: 400 bat langile. Horrek beste 3,7 milioiko diru-sarrera ekarriko dio Eroski Taldeari, bazkide ekarpen kontzeptuan. Nafarroan, Capraborenak ziren 29 denda eta 827 langile pasa ziren Eroskira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak