Eroski taldeak bere egitura erabakiko du urtarrilaren 17an

Leire Kortabarria 2008ko abe. 12a, 14:23
Eroski taldeak urtarrilaren 17an bozkatuko du EMES delako proiektua, talde osoaren izaera aldatuko duena, izan ere, proiektu horren ardatza da Eroskiren enpresa filialetan diharduten 47.000 langileak kooperatibista bihurtzea. Langile horietako gehienak Euskal Herritik kanpokoak dira.

Horretaz guztiaz informatu dute egunotan zenbait komunikabidek –Correo taldekoak eta Noticias de Gipuzkoa-k, batik bat–, Eroskiko iturriak aipatuz.

Proiektuaren nondik norakoak azaltzeko batzarretara deitu dituzte langile bazkideak, abenduaren 14tik 21era bitartean.

Erabaki gunea

Egitura aldaketa handiak ekarriko lituzke EMES proiektua onartzeak, eta, dirudienez, Eroskiko agintariak horren oso aldekoak dira. Gaur egun Eroski Taldeak Eroski S.Coop. delakoaren bidez eragiten du EAEn, eta kanpoan, filialen bidez; bada, filialak elkarte kooperatibo bihurtuko lirateke; Eroskiren erabakitzeko eskumena bigarren mailako kooperatiba batek izango luke, eta hor parte hartuko lukete kooperatiba berriek eta Eroski S.Coop.-ek; eta, zenbait ahots kritikok ohartarazten dutenaren arabera, Eroskiren erabakitzeko gunea Euskal Herritik irten eta Espainian kokatuko litzateke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak