Eroski Taldeak 46 milioi euro galdu ditu lehen seihilekoan

Leire Kortabarria 2009ko urr. 2a, 15:19
Eroski Taldeak 46 milioi euroko galerak izan ditu urteko lehen seihilekoan, Espainiako Baloreen Merkatuko Batzordeari (CNMV) aurkeztu dizkion kontuen arabera. Datu horrek alde ona ere badauka, ordea: galerak aurreko seihilekoan izandakoen erdiak dira, 2008ko bigarren seihilekoan 88,8 milioi galdu zituen-eta.

46 milioiko galera horiek otsailaren 1etik uztailaren 31ra arte egindako kontuek utzitako emaitza dira.

Krisiaren une txarrenean

Eroski Taldeak galera horiek egozten dizkie krisi egoera "bere txarrenera" ailegatu izanari epe horretan, eta horren ondorioz kontsumitzaileak gutxiago erosi izanari. Horri erantzun nahian, Eroskik prezio baxuko politika indartzea erabaki zuen, eta horrek eragin zuen kontsumitzaileek gastu txikiagoa egitea.

Eroskik gaineratzen du bere denda sarea Espainiako merkatuaren egoerari moldatzen jarraitzen duela, eta horrek aparteko gastuak eragin dizkiola.

Zorrak berregituratu

Bestalde, CNMVri jakinarazi dionez, Eroski Taldeak bere hartzekodun nagusien adostasuna lortu du Taldearen zorren finantzaketa berrantolatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak