Eroski taldea duen 1.800 milioi euroko zorra birnegoziatzen ari da

Txomin Madina Milikua 2009ko mar. 11a, 17:59
Eroski taldea duen 1800 milioi euroko zorra birnegoziatzen ari da hainbat bankurekin. Zenbait iturriren arabera, birnegoziaziorako Goldman Sachs negozio-bankua kontratatu du Eroskik. Bestalde, hainbat hedabidetan agertu da gaur Fagor Industrialeko langileek ezezkoa eman ziotela pasa den astean egindako batzarrean soldatak %8 murrizteari.

Eroski taldea duen 1800 milioi euroko zorra birnegoziatzen ari da hainbat bankurekin. Zenbait iturriren arabera, birnegoziaziorako Goldman Sachs negozio-bankua kontratatu du Eroskik.

Kooperatibako arduradunekin harremanetan jarrita, baieztatu digute birnegoziazio hori burutzen ari direla, baina zehaztu dute ez dela egia zor guzti hori Capraboren erosketarekin lotuta dagoenik. Negozio-bankua kontratatu dutenik ere ez dute baieztatu edo gezurtatu gura izan.

Gaur argitaratu diren albisteetan diote, era berean, zorrari aurre egiteko, Eroskin saltzearren hornitzaileei diru gehiago eskatu diela talde kooperatiboak. Arduradunek baina, hori ere ez dela zuzena gaineratu dute.

Fagor Industrial

Hainbat hedabidetan agertu da gaur (DVn, adibidez) Fagor Industrialeko langileek ezezkoa eman ziotela pasa den astean egindako batzarrean soldatak %8 murrizteari. Fagor Industrialetik azaldu digute, baina, hau ez dela zuzena. Euren esanetan, batzar horretan landu ere ez zutelako egin soldaten murrizketaren gaia. Zehaztu dute ezezkoa 2009rako gestio planari eman ziotela.

 

 

 




ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak