Kooperatibatik azaldu dute balitekeela urte honen amaierarako guztia prest egotea 2010erako aurreikusten duten aldaketa horretarako. Dena dela, argitu nahi izan dute, proiektua lantzen dabiltzala oraindik, eta ez daukatela proiektu zehatzik oraindik.
Kooperatiba mistoa
Hala ere, badirudi Eroskik bigarren mailako kooperatiba mistoa eratu nahi duela. Hau da, alde batetik gaur egungo kontsumitzaileen Eroski Sozietate Kooperatiboa egongo litzateke, eta beste alde batetik langileak, eta hauek ere bazkide izango dira.
Eroskitik azaldu dute proiektu horren helburua dela kooperatiben espiritua indartzea.