Eroski kooperatibak 208 milioi euroko irabaziak izan zituen 2008an

Txomin Madina Milikua 2009ko mai. 14a, 20:57
Salmentak, %18 igo ziren, eta irekitako dendek 2200 lanpostu sortu zituzten. Caprabo Eroskin integratzeak eta denda berriak irekitzearen gastuek baina, kalte egin diete lortutako emaitza positiboei.

Eroskik 9013 milioi euro fakturatu zituen iaz, 2007an baino %18 gehiago, eta fakturazio horrek, 370 milioi euroko EBITDA edo sortutako baliabideak eragin zituen. 2007an baino %7 gutxiago da hori. Eroski taldearen matriza den kooperatibak, bestalde, 208 milioi euroko irabaziak izan zituen.

Emaitzon aurrean, Eroskik balorazio positiboa egiten du. Zabaldu duten agirian esaten denez, 2008ko azken hilabeteetan merkatuak izan dituen zailtasunak izanda ere, erakutsi baitute ziklo ekonomikoen aurrean, elikagaien banaketaren negozia sendoa dela.

2008an gainera, 164 denda berri ireki zituen Eroskik, denera 2200 lanpostu sortuz. Egun Eroskiren sare komertziala 2420 establezimenduk osatzen dute, non ia 53000 pertsona ari diren lanean.

Caprabo Eroskiren sarera integratzea ere, arrakastaz egin dutela adierazi dute arduradunek. Denera 500 izan dira integratutako Capabroren dendak.

Puntu iluna

Emaitza positibo hauek guztiak baina, kaltetuak izan dira arduradunen esanetan jardun komertzialarekin harremana ez duten arrazoiengatik. Hala, Eroskin parte hartzen duten elkarteen kontu kontsolidatuek 97 milioi euroko emaitza negatiboa izan dute. Arduradunek esan dutenez, kontabilitatearen arrazoi teknikoen ondorioa da hau, 2008an izandako ezohiko gastuek eragindakoa. Hor sartuko lirateke Caprabao Eroskiren egituran sartzea eta denda berrien irekieraren gastuak.

2009rako asmoak

2009ra begira, eta kontsumoaren jaitsieraren aurrean, Eroskik neurriak hartuko ditu eskatzaile gutxiago eta konpetentzia gehiago dauden merkatuan lehiatzeko. Inbertsioak gutxiago izango dira, eta sarearen zabalkundea ere, lasaiagoa izango da, helburua orain artekoa finkatzea izango delarik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak