Erkidegoko enpleguaren %3,8 sortu du MCCk

Usoa Agirre 2006ko abe. 13a, 09:47
MCCk 2005eko datu ekonomikoak aurkeztu ditu. Kooperatibaren negozio esparru batzuek atzera egin arren, orokorrean, taldeak datu positiboekin amaitu zuen urtea. Taldeak ia 40.000 langile izan zituen, EAEko %3,8a sortuz.

Gero eta presentzia handiago du MCCk nazioartean eta ia 80.000 langile izatera iritsi da. Hego Euskal Herrian ere datuak oso onak dira: eta erkidegoko enpleguaren %3.8 sortu du eta Nafarrokoaren %1.4.

Euskadiko Kutxa eta Eroski nagusi

Gauzak horrela, iaz, sei langiletik batek MCCko industria enpresatan egin zuen lan. Euskadiko Kutxa eta Eroski izan ziren enplegu kooperatiboaren bultzatzaile nagusiak. Ia 11.500 langileri eman zioten lana Hego Euskal Herrian. Gipuzkoan soilik 20.000 zuzeneko enplegu baino gehiago eman zituen. 

Arduradunak gustura

Taldeko buruak oso pozik agertu dira, izan ere, azken aldian ekonomia moteldu egin den arren, MCCren datuak positiboak dira. Bai kooperatiba taldearen barruan eta baita zeharkako lanpostuei begiratuz gero ere. Izan ere, zuzeneko enpleguez gainera MCCk garatzen duen jarduerak beste 18.600 lagunentzako lana eragin zuen erkidegoan.

Ekarpenak

MCCk Erkidegoko Barne Produktu gordin osoari erantsitako balioa %3,8 izan zen 2005ean eta %8,3 industriaren arloan. Nafarroan, egindako ekarpena %1,1eko izan zen, eta industrian egindakoa %1,4. Horrek esan nahi du aipatutako ekitaldian, Erkidego osoan sortu zen 26 euroko aberastasunetik 1 MCCk garatutako jardueretatik iritsi zela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak