Debagoienean, Euskaltelen 11. katean jarraituko du Goiena Telebistak; Erkidegoko beste edozein puntutatik jarraitu gura izanez gero, 933. kanalean egongo da.
Inazio Arregi Goienako zuzendari orokorrak esan duenez, digitalizaziora bidean urrats garrantzitsua da gaurko hitzarmena, baita kanpoan bizi diren debagoiendarrek Goiena Telebista ikusi ahal izateko aukera aparta ere.
Itzalaldi analogikoa
Gipuzkoan urtarrilaren 10ean emango den itzalaldi analogikora begira, jakin Euskaltelen kable bidezko telebista jasoz ez dela arazorik egongo bertatik Goiena Telebista ikusteko.