Eredu ekonomiko eta soziala aldatzeko hamar neurri planteatu dituzte sindikatu abertzaleek

Txomin Madina Milikua 2009ko aza. 25a, 11:00
'Hamar urrats eredu berri baterako' izena jarri diote ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatu abertzaleek eskuartean duten kanpainari. Sindikatu hauek adierazi dutenez, maiatzaren 21eko grebaz geroztik, krisiaren ondorioak larritu egin dira.

Sindikatuen esanetan, Patronalak gero eta era basatiagoan dihardu, eta gobernuak Patronalaren menpe daude, milaka langileren egoera larria eraginaz.

Hori dela eta, eredu ekonomiko eta soziala aldatzeko garaia da sindikatuen ustetan, eta horretarako, hamar urrats planteatzen dituzten. Besteak beste, proposatzen dute langileen baldintzak hobetzea eta politika sozial eta fiskaletan aldaketak egitea.

Sinadura bilketa

Dagoeneko hasi dira enpresatan kanpaina honen aldeko sinadurak batzen; Bergarako Candyn esaterako, 250 sinadura inguru batu dituzte, Oñatiko Zahorren, 170 eta Arrasateko Udalean, 130 inguru.

Helburua da baina, herritarrek eurek  ere bat egitea kanpaina honekin, eta hala, zapatu honetan bertan, Oñati eta Bergarako herriko plazetan eta Arrasateko Seber Altuben eta Maxieroskin egongo dira sinadurak batzen. Hiru herrietan ere, 12:00etatik 14:00etara egongo dira firmak batzen. 150.000 sinadura bildu gura dituzte Hego Euskal Herrian.

Gaur Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz gainera, indarkeria mota honi aurre egiteko hamaika urrats ere planteatu dituzte sindikatu abertzaleek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak