Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deituta, greba egin dute sare publikoko eskoletako jangeletan azpikontratatuta dauden langile eta zaintzaileek. Debagoienean, Oñati, Arrasate, Bergara, Eskoriatza eta Angiozarko herri eskoletako jangeletako langileek babestu dute greba, eta 720 haur inguruk etxean bazkaldu behar izan dute. Langileek besteak beste, Hezkuntza Sailak zuzenean kontratatutako beste langileekiko parekotasuna da eskatzen dutena.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!