Erantzukizuna dutenen ahalegina eskatu du ADEGIk egoera ekonomikoaren aurrean

Jasone Zabala 2008ko urriaren 2a

ADEGIko ordezkariek adierazi dute Gipuzkoako enpresendako gaur egunekoa dela "azken 15 urteetako egoera ekonomikorik txarrena"


Joan den martitzenean egindako prentsaurrekoan, Gipuzkoako enpresarien elkarteko (ADEGI) presidente Eduardo Zubiaurre eta Jose Miguel Ayerza ADEGIko idazkari orokorrak prentsaurrekoa eskaini zuten, gaur eguneko egoera ekonomikoa dela-eta. Egoera ez dela ona adierazi zuten, baina, hala eta guztiz ere, "egoera txar horri aurre egiteko Gipuzkoako ekonomia eta bertako enpresak duela 15 urte baino hobeto prestatuta daude", adierazi zuen Zubiaurrek. Gehitu zuen Gipuzkoan industriak pisu handia daukala eta horrek egungo egoera mantentzen lagundu duela. Horregatik guztiagatik, ADEGIk eskatzen du norberak lehenbailehen dagokion neurriak har ditzala fiskaltzan, lehiakortasunean eta diru kontuetan besteak beste.

Gipuzkoan gehiago

Elkarteen gaineko zergari dagokionez, ADEGIk adierazi du Gipuzkoako enpresek Bizkaia edo Arabako enpresek baino 4,6 puntu gehiago ordaintzen dutela. Datu horrek ez du bultzatzen Gipuzkoako inbertsio eta lanbidean aurrera pausuak ematera.
Amaitzeko, ADEGIk eskatzen die Gipuzkoako agintariei "etorkizunera begira dezatela; erakuts dezatela Gipuzkoako enpresa errealitate eta industrialarenganako sentsibilitatea, eta har ditzatela erabaki zehatz eta azkarrak, konfiantza sortuko duten hartu beharreko arriskuak hartuz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak