Erakunde askok euskaraz ere atenditu beharko dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2008ko uztailaren 4a

Euskadiko kontsumitzaileei eta erabiltzaileei aitorturiko hizkuntza eskubideak bermatzea da hizkuntza dekretu berriaren helburua. Hala adierazi zuten eguaztenean Donostian, prentsaurrekoan, Patxi Baztarrikak, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Rodrigo Gartziak, Merkataritza Kontsumo eta Industria Segurtasuneko sailburuordeak.

Lehen aldia da Euskal erakundeek kontsumoaren alorrean euskararen aldeko arauak dekretu bidez ezartzen dituztela. Oinarrian, hiru lege daude: Autonomi Estatutua (1979), Euskararen Legea (1982) eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren Legea (2003).

Erabileraren alde

Euskarak milaka hiztun berri ditu, baina arlo sozio-ekonomikoan eta lan munduan egoera ez da ona. Horregatik, bai euskaraz bai espainolez atenditzera behartzen ditu dekretuak hainbat erakunde eta enpresa: hain zuzen, erakunde publikoek, interes orokorreko zerbitzuek, komunikazio operadoreek, garraio publikoa erregulatzen dutenek, energia elektrikoa banatzen duten enpresek eta gas naturala merkaturatzen dutenek.

Saltokiei dagokienez, 250 langiletik gora dituzten saltokiek eta 400 metrotik gorakoek bete beharko dute. Horretarako, laguntzak emango dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak