Debagoienean, esaterako, azken 9 hilabetetan 24 obra bisitatu dituzte. Gaur, obra horietan aurkitu dituzten arazo nagusien berri eman dute: homologatu gabeko babes sistemak, babestu gabeko zuloak, dokumentazio falta obretan eta egoera txarrean dauden eskailerak, besteak beste.
Hala ere, azpimarratu nahi izan duten arazo nagusia kontzientziazio falta dela; bai langileen aldetik eta baita enpresaburuen aldetik ere. Aipatu dute langileek sarri azkartasunari ematen diotela garrantzia eta ez segurtasunari. Bestalde, enpresaburuek segurtasuna gastu bezala ikusten jarraitzen dutela ere esan dute. Hori aldatzea beharrezkoa dela aldarrikatu dute, bestela, istripuak eta heriotzak gertatzen jarraituko dutelako. Sentsibilizazio lan handia egiteko dagoela esanez amaitu dute hitzaldia.