Epeleko zabortegiko tasak %1 igoko dituzte

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko azaroaren 6a

Mankomunitateak erabaki du Epeleko zabortegia erabiltzen dutenei tasak igotzea; hain zuzen, onartutako igoera %1ekoa da. Hau da, Epelen dagoen zabortegia erabiltzen duten enpresek 2010ean orain arte baino %1 gehiago ordaindu beharko dute. Hori da urriaren 21ean egindako Mankomunitateko bileran jasotakoa eta onartutako. Debagoiena eskualdeko enpresendako da Epeleko zabortegia. Industrian edo eraikuntzan sortutako hondakinak batzen dituzte, hondakin arriskutsutzat katalogatu gabeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak