2011 baino lehen
Gogoratu behar da Foru Aldundiak 2011 baino lehen egin nahi duela Epele eta Oñati arteko bidegorria, eta bidegorri horren lehen fasea egiteko proiektua jarri dute jendeaurrean, Epele eta Zubillaga artekoa. Bigarrena Zubillagatik Oñatira joango da.
Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko Departamentuaren enkarguz LKS Ingenieritza enpresak idatzi ditu bidegorrien proiektuak. Bidegorriak trenbide zaharraren bidea jarraituko du.