Enpresa handiendako izango da Bergarako industrigune berria

Leire Kortabarria 2010ko ira. 2a, 18:35
Eusko Jaurlaritzak, Spri Lur bere sozietate publikoaren bitartez, bukatu du Larramendin, Bergaran egin duen industrigune handia; Debagoieneko handiena eta Gipuzkoako handienetariko bat (303.179 m2 gordin, 228.867 erabiltzeko). Poligonoa Spri Lurrek zuzenean kudeatuko du, eta enpresa handiei zuzenduta egongo da. Lursail txikienak 4.000 m2 ditu, eta handienak, 10.000 m2.

Debagoieneko Industrialdearen menpe ez da egongo poligono berria, baina Industrialdeko arduradunak gertu izango dira interesa agertzen duten enpresak Spri Lurrekin harremanetan jartzeko. Industrialdeko gerente Fernando Narcisoren esanetan, Debagoiena kokapen estrategikoa da horrelako industrigune erraldoi baterako: "Pentsa zenbat enpresa hornitzen dituzten kooperatibek; bada, etor daiteke kooperatiben bezero ona den enpresa bat, eta, Larramendin kokatuta, bertan izango lituzke bailarako enpresa guztiak; edo atzerriko edozein enpresak Euskadin ezartzeko asmoa agertzen badu, aurrerantzean Bergaran ezartzeko aukera ere azalduko dio Sprik".

Larramendiko industrigunearen eta Debagoieneko Industrialdearen poligonoen gaineko berritasun gehiago eta Fernando Narcisoren adierazpenak irakurri ahal izango dituzue irailaren 3ko Goienkarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak