Enpresa berriak sortzeko auzolandegiak

Maider Arregi 2007ko mai. 14a, 10:40

Enpresa sortu nahi duten ikasketadun gazteek eta langabeek auzolandegian parte har dezakete. Arrasate Saiolan enpresa eta berrikuntzarako zentroak antolatutako ekintza da.

Debagoieneko enpresa berriak sortzeko laguntza emateko asmoz, auzolandegi berezi bat  antolatu du Saiolan enpresa eta berrikuntzarako zentroak. Inoiz euren enpresa sortzeko ametsa izan duten lagunei dago zuzenduta; parte hartzeko baldintza da ikasketak bukatutako gaztea edo langabea izatea.


Auzolandegia Bergarako Elosu auzoan egingo dute, uztailaren 16tik 29ra bitartean. Naturaz inguratuta, taldekideak elkarrekin bizi izango dira 15 egunez, eta, bitartean, auzolandegian lan egingo dute eta enpresa sortzeko formazioa jasoko dute.

Lana eta hezkuntza

Honela dago antolatuta egonaldia: goizean, Elosuko eliza ondoko etxe zaharkitua hobetu edo berrituko dute.
Arratsaldean, hiru motako hezkuntza jasoko dute parte-hartzaileek: ekintzailetza, espiritu kooperatiboa eta enpresen bideragarritasun planak ikasiko dituzte. "Benetako kasuak, praktikak,talde lana...landuko dituzte, eta saio arinak izango dira. Saiolango tutoreek emango dituzte , eta baita hemengo kooperatibetako ordezkariek, enperesa berrietako ekintzaileek", azaltzen du Larreak.

Izena emateko

Izena emateko zabalik  dago 943 71 20 72 telefonoa. Edota e-posta bidali dezakete interesatuek helbide honetara: alarrea@eps.mondragon.edu



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak