Enpresa batzordeetako ordezkarientzat euskara planen inguruko lan saioa egin dute.

Txomin Madina Milikua 2007ko aza. 8a, 20:08
CCOO, ELA, ESk, LAB eta UGT sindikatuetako ordezkariek hartu dute parte bertan, eta enpresa eta lantegietan aplikatzen diren euskara planei buruzko azalpenak eta xehetasunak jaso dituzte.


Debagoieneko Mankomunitatearen  eta Udaletako euskara teknikarien ekimena izan da lan saioa, eta Arrasateko Kulturaten burutu dute.

Jardunaldia Eusko Jaurlaritzako LanHitz programari buruz Erramun Osak eman duen hitzaldiarekin hasi da, eta sindikatu partehartzaileetako ordezkariek euren euskara planak azaldu dituzte. Euskara planen garapenean sindikatuek duten paperean  sakondu ostean, Elgetako Recyde eta Arrasateko JMA enpresetako ordezkariek euren enpresetan euskara planekin izan duten esperientzia azaldu diete lan saiora gerturatu direnei.

Nerea Zubia mankomunitateko euskara teknikariak azaldu duenez, hainbat ondorio atera dituzte gaurko lan saioetan. Lehena, askotan langileek euskara planari buruz informazio gutxi izaten dutela izan da. Zubiak esan du informazio gutxi izan arren, langileek interesa erakusten dutela, eta hor dagoela euskara planen gakoa.

Atera duten beste ondorio ba izan da euskara planak garatzeko  aholkularien beharra egoten dela sarritan, eta enpresek, orokorrean, aldeko jarrera azaltzen dutela.

Esan bezala, sentsibilitate eta ildo ezberdinetako sindikatuek hartu dute parte jardunaldian, baina Nerea Zubiak azaldu du, indar gutxiago edo gehiagorekin, denek dituzte euskara bultzatzeko plan edo programak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak