Enplegu tailerrean 32 lagunendako lekua dago, eta dagoeneko 200 baino gehiagok eman du izena, Mankomunitatearen datuen arabera; dena dela, izenemate epea zabalik dago ekain erdialdera arte, INEMen, eta hautagai guztien artean aukeraketa-proba batzuk egingo dituzte.
Bestalde, Mankomunitatearen eskutik ere, hilaren 20an merkatariei zuzendutako jardunaldi bat izango da Arrasateko Kulturaten, 20:15-22:00, segurtasun neurrien gainekoa.