Halaber, finalarekin batera, beste bi norgehiagoka jokatu ziren: kontsolazio finala eta, hirugarren eta laugarren tokiak zehazteko lehia.
Juan Luis Etxanizek eta Jaime Zarautzek jokatu zuten hirugarren eta laugarren tokietarako partidua; Etxanizek irabazi zuen, 6-2 eta 6-1.
Kontsolazioa finalean, Jose Luis Moreno eta Iñigo Ziarsolo lehiatu ziren. Partidu hartan hiru set jokatu ziren. Morenok irabazi zuen: 7-5, 1-6 eta 6-3.