EMUNek urteurrena ospatzeko ekitaldia egingo du eguaztenean

Mirian Biteri 2007ko urr. 19a, 14:24
EMUNek, lana euskalduntzeko kooperatibak, 10 urte bete ditu udazkenean. Urteurrena ospatzeko egitarau zabala prestatu du. Eguaztenean emango diote amaiera egitarauari, ekitaldi handi batekin.

Elkarrekin bidea egiten... eta elkarrekin ospatuz leloa aukeratu dute ospakizun horretarako. Arrasateko Amaia antzokian izango da hori, 17:30ean.

Ohiko agurraren ostean, Hartu eta Emun ikus-entzutekoa ikusiko dute han biltzen direnek. Kooperatibaren aurkezpena eta urteetan izan duen bilakaeraren berri emango du horrek.

Jarraian erakunde publikoetako eta enpresetako ordezkariak igoko dira agertokira. EMUNeko lehendakari Ima Elexpuruk, Arrasateko alkate Ino Galparsorok, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Poltikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak, MCCko lehendakari Jose Mari Aldekoak eta Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok hartuko dute hitza.

Omenduak

Hainbat lagun ere omenduko dituzte; kooperatibaren sorreran eta hazkundean parte hartu dutenek. Eguneroko jira-biran bertso antzerkiarekin amaituko da ekitaldia.

EMUNek zuzendari nagusi Dani Larreak orain arteko ekimenen balorazioa egin du. Enpresa barrura begira Zumaiara egindako irteera eta Motibazioa eta euskararen normalizazioa lelopean, Arantzazun egindako jardunaldiak azpimarratu ditu.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak