Ospakizun ekitaldi hori Arrasateko Amaia antzokian izango da, 17:30ean. Hartu eta Emun ikus-entzunezkoa ikusi ahal izango dute han biltzen direnek. Administrazio eta enpresetako ordezkariek ez dira faltako egun horretan, hala nola, Markel Olano diputatu nagusia.
Jardunaldiei dagokionez, Oñatiko Gandiaga topagunean egingo dira. Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa gaiari buruz jardungo da Emun-ek eta Huhezik antolatutako ekimen horretan.
Ekitaldi horien berri emateko eta kooperatibaren ibilbidea gogoratzeko agerraldia eskaini zuten eguenean Emunek ordezkariek, Donostian.