Lehiaketako baldintzak
Lanen iraupena gehienez bost minututakoa izan beharko da; bestalde, lan bakoitza DVD (.AVI) formatuan aurkeztu beharko da. Lanak kaxa batean aurkeztuko dira; bertan, lanaren izenburua, iraupena eta egin den urtea jarriko dira; DVDa eramateaz gain, gutun azal batean ondorengoak aurkeztuko beharko dira: azalean, lanaren izenburua, iraupena eta egindako urtea; barruan, lanaren izenburua, egilearen izen-abizenak, helbidea, herria eta telefonoa, eta baita fitxa teknikoa eta lanaren laburpen txiki bat.
Lana edozein hizkuntzatan aurkeztu ahal izango da, baina euskara edo gaztelera ez den hizkuntza batean idatzita badago azpitituluak izan beharko ditu. Bi sari egongo dira; lehena 400 eurokoa eta bigarrena, euskara saria, 300 eurokoa.