Emakumeen Eguna ospatzeko makina bat ekintza ibarrean

Maider Arregi 2010ko mar. 8a, 13:24
Gaur, martxoak 8 Emakumeen eguna ospatzeko ekitaldiak izango dira ibarreko hainbat herritan. Aste bukaeran hasi dute herri askotan martxoak 8ko ospakizunak Arrasate, Oñatin edota Elgetan besteak beste. Jarraian duzue gaurko ekintzen berri:

Aramaio

Itur-Zuri elkarteak antolatuta gaur bideo-kafea: Las chicas de la lencería, 18:30ean kultura etxean. Itur-Zuri emakumeen elkarteak antolatuta, aste osoan izango dira ekintzak.

Aretxabaleta

Emakumeen Eguna ospatzeko, aste osoan egingo dira ekintzak. Hala, gaur eta eguenean, emakumeak protagonista diren filmak eskainiko dira. Gainera, ikastaroa ere antolatu du Berdintasun sailak. Esan, gaur, elkarretaratzea egingo dutela 18:00etan, herriko plazan. Lehenengoz egingo da eta emakume taldearekin batera antolatu dute.

Arrasate

Gaur, manifestazioa egingo dute Arrasateko kaleetatik. Seber Altuben hasiko da 19:00etan. Gainera, 18:00etan kale antzerkia izango da Seberon. Martxoaren 8ko kartelen  erakusketa ere badago Emakume Txokoan. Hemen gaurko eta aste osoko ekintzen berri.

Oñati

Oñatin elkarretaratzean egingo da herriko plazan 19:00etan. Hitzaldia ere egingo da hilaren 16an. 

Eskoriatza

Udalak eta Bizikasik antolatuta, bihar, emakumeen gaineko kafe-tertulia egingo dute Ibarraundin 18:00etan. Eguaztenean, martxoak 10, egingo da 2010 Euskal Herriko Emakume Martxa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak