Elurraren aurkako protokoloa gertu dago

Mireia Bikuña 2008ko urt. 18a, 09:37
Gipuzkoako Foru Aldundiak gertu ditu negurako bide zaintzako neurriak. Hala, elurra egiten duenerako, elurra kentzeko kamioiak, xaflak eta gatza gertu ditu. Ibarreko errepideak garbitzeko zazpi talde aurreikusi ditu Foru Aldundiak

Bailararako

Urola eta Deba bailarak biltzen dituen eremurako gatz biltegia Elorregin (San Prudentzion) dago. Guztira, 1.000 tona gatz dago han. Eta bailaran bi gatz silo egongo dira, Arlabanen eta Elorregin.
Bailarako errepide nagusienak garbitzeko zazpi talde zehaztu ditu Foru Aldundiak: Deskargan hiru, Arlabanen, bi, eta Leintz-Gatzagan eta Elgetan, talde bana. Urola eta Deba eremuan dauden bigarren mailako sareko errepideak garbitzeko berriz, beste hiru talde egongo dira. Ekipo horiei udal bakoitzak dituen kamioi eta palak gehiatu behar zaizkie.
AP-1 autobideari dagokionez, gatz biltegia Bergaran bertan egongo da eta han 550 gatz tona gorde dira. Halaber, autobiderako zehaztu diren bi gatz siloak Bergarako Zaldumendin egongo dira.  Eta Eibar eta Arrasateko arteko autobidea garbitzen hiru ekipo ibiliko dira.

Gipuzkoan

2007ko azarotik 2008 apirilera egoten dira indarrean negurako bide zaintzako neurriak.Gipuzkoa osorako, elurra kentzeko kamioia, xafla eta gatz banatzailez osaturiko 53 ekipo aurreikusten dira. Halaber, 27 gatz silo egongo dira, eta bertan, 5.400 gatz tona pilatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak