Zapatua - Elurrak ez du aparteko arazorik eragin eta errepideak garbi daude

Maider Arregi 2009ko abe. 19a, 12:18
Goizeko lehen orduan, errepideak izoztuta eta elurrez jantzita zeudela esnatu gara. Hala ere, une honetan mendate guztiak, Kurtzeta ezik, zabalik daude eta ibarreko errepideetan ez dago aparteko arazorik. Hala ere, izotz plakak daude eta kontu handiz gidatzeko esan dute Herrizaingo Sailetik. Arratsaldean tenperaturak behera egingo dute eta izotza izango dela errepideetako arazo nagusia iragarri dute. Hemen hurrengo ordu eta egunetako iragarpena:

Euskalmeteko iragarpena

Gaur, hilak 19, hotz handia egingo du. Tenperatura jaitsi eta izotza botako du berriz ere. Goizean prezipitazioa egingo du, elurra 100-200 m-tik gora, baina itsas-mailan elurra egiteko aukera ez dugu erabat baztertzen. Arratsaldean, ostarteak zabaltzen hasiko dira, eta ondorioz tenperatura berehala jaitsi egingo da iluntzetik aurrera. Kantauri isurialdera itsasaldetik lainoak sartuko dira azken orduetan eta horrela, ez du hainbeste hoztuko. Aldiz, bertan prezipitazioa egin dezake, elurra ia denean.

Bihar, hilak 20,  goizaldean hotza izugarria izango da. Termometroak asko jaitsiko dira, batez ere lurraldearen hego-partean, bertan zerua garbiago egongo baita. Izotza beraz, eguneko hizpide izango dugu. Kantauri isurialdean lainotuta egongo da goizean goiz, ondorioz, batetik tenperatura ez da hainbeste jaitsiko baina bestetik prezipitazioa egingo du, elurra 200 m inguruan. Arratsaldean hoberako bidea hartuko du eguraldiak, ostarteak zabalduko dira, baina tenperatura oso hotza izango da eta iluntzetik aurrera izotza botako du berriro.

Astelehenean hego-haize zakarra ibiliko da eta tenperatura igo egingo da. Goizaldean hotz handia egingo du oraindik ere eta beraz, izotza botako du berriz. Baina goizean bertan tenperatura gorako bidean hasi eta 10-15 ºC-ra helduko da. Zerua lainotuta egongo da eta prezipitazioa espero behar dugu, batez ere hego-partean. Elur-maila goizaldean 500 m inguruan kokatuko da, baina gero eta gorago zurituko du.

Twitter bidez informatu zaitez!

Lagunduiguzu zuenean gertuko informazioa ematen. Twitter bidez #elurragoiena etiketa erabili eta beheko leihotxoan zuzenean utz ditzakezu mezuak. Eskerrik asko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak