Iragarpenaren arabera, negu giroa izango dugu gaur, osteguna. Zerua lainotuta egongo da eta elurra egingo du. Tenperaturek beherako bidean jarraituko dute, ipar-haizeak zakar joko du eta hotz sentsazioa areagotu egingo da.
Istripua Osintxun
Horrelako egunetan ohikoa izaten da ohi baino zirkulazio arazo gehiago izatea eta horren adibide da goizean, GI-627 errepidean, izandako istripua. Bergaran, Osintxu parean, gertatu da: kamioi batek eta auto batek elkar jo dute. Kamioi gidaria harrapatuta geratu da eta, ateratzea lortu dutenean, Arrasateko Ospitalera eraman dute, zaurituta. Ertzaintza ibilgailuak erretiratzeko lanetan ari da eta, ondorioz, errei bakarra dago zabalik uneotan; txandaka ari dira ematen zirkulazioa.