Elurra Udanan, Arantzazun, Kanpanzarren eta Leintz Gatzagan

Maider Arregi 2008ko abe. 10a, 12:57
Elurra mara-mara hasi da orain dela ordubete Udanan, Arantzazun, Kanpanzarren eta Leintz Gatzagan. Hala, tentuz gidatzeko gomendioa egin du Ertzaintzak. Oñatiko Udaltzaingotik adierazi digutenez, elurra kentzeko makinak gora eta behera dabiltza Arantzazurako bidean, baina dagoeneko pare bat txapa istripu gertatu dira. Kateak behar dira Kurtzetan ere. Izan ere, 500-600 metrotara, elur dezente bota du bart gauean. Tenperatura nabarmen jaitsiko da, eta ondorioz, izotza botatzeko arriskua dago. Elur maila 400 metrora jaitsiko da ondorengo orduetan eta zaparrada indartsuak hasiko dira.


Oñatiko herri-gunean ere bota du elurra; 09:45ean hasi da, baina ez du zuritu, berdeguneetan izan ezik. Uneotan ateri dago, baina edozein momentutan hasten da berriz.
Kanpanzarren ere dezente elur ari da botatzen, baina Herrizaingo Sailetik adierazi digutenez, errepidea zabalik dago. Leintz Gatzagan ere ari du elurra, baina kaminoak garbi daude, baita Gure Ametsa jatetxetik aurrera ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak