Goiz eta eguerdi partean, mara-mara bota du elurra zenbait tokitan. Horren eraginez, mendi gainak estaltzen zituen manta zuriak behera egin du eta lehen baino gertuago daukagu orain.
14:30 inguruan, Legutiotik zetorren lankide bat ez atzera ez aurrera geratu da Arlabanen, eta 13:30 aldera, lauzpabost auto zeuden Kanpazarren, Elgetara bidean, errepide bazterrean, aurrera egin ezinik.