Elurra iritsi da Debagoienera

Mirian Biteri 2008ko martxoaren 22a

Oraindik ez du arazorik sortu baina, datozen orduetan, 300 metrotik gora elurra bota dezakeela iragarrita dago. Ibarreko hainbat mendateetan dagoeneko elurra egin du, hala nola, Gatzagainen.

Gauean, bestalde, euria mara-mara egin du eta lur-jausiak izan dira. Errepideetan, gainera, kontu handiz gidatzeko gomendioa egin du Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak, ur-putzuak sortu dira-eta.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak