Martitzenean elurra 100 metrora
Elurra eta hotza izan dira protagonista bihar, urtarrilaren 7an. Elur-kotak behera egingo du, goizaldean 600 m inguruan kokatuko da baina arratsaldean 100-200 metrora jaitsiko da. Hala, termometroa nekez iritsiko da 2 gradutara. Izotza ere botako du.
Eguaztenean elurra 100 metrotan mantenduko da
Elur-kota 100 metro inguruan mantenduko da. Itsasertzean ere egin dezake elurra. Tenperatura maximoak 0 gradu azpitik geratuko dira barnealdeko hainbat puntutan eta kostaldean ozta-ozta iritsiko dira 2-4 gradutara. Izotza protagonista.