Elurra Debagoienean: irudi eta argazkiak

Usoa Agirre 2007ko urtarrilaren 24a

Iritsi da negua eta elurra Debagoienera ere. Iragarpenek diotenez datozen orduotan ez da prezipitazio handirik izango eta, beraz, oso elur gutxi egingo du. Bihar tenperaturak asko jaitsiko dira eta izotza botako du. Bi egunotan ibarrean egindako argazkiak eta jasotako irudiak bildu ditugu hemen. Zuek ere elurretako argazkiak baldin badituzue, bidalizkiguzue eta Goiena.net-en jarriko ditugu.

Bidali zuen argazkiak helbide honetara: webmaster@goiena.com

Edo, nahiago baduzu, sartu zure argazkiak flickr-en etiketa honekin: "elurra2007". Jendea hasi da dagoeneko sartzen: www.flickr.com/photos/tags/elurra2007

Mendateen egoera (18:30)

Arlaban: zabalik, baina elurra ari du eta kontuz gidatu.
Deskarga: autoendako zabalik dago, baina elurra ari du eta kontuz gidatu. Kamioi eta artikulatuendako itxita.
Elgeta: zabalik, baina elurra ari du eta kontuz gidatu.
Gatzaga: itxita dago ibilgailu guztiendako.
Kanpanzar: zabalik, baina elurra ari du eta kontuz gidatu.
Kurtzeta: itxita dago ibilgailu guztiendako.
Udana: autoek kateak behar dituzte; itxita kamioi eta artikulatuendako. Gainera, istripu bat izan da eta auto-ilarak daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak