Zabalik daude ibarreko mendate guztiak

Goiatz Arana Begiristain 2009ko urtarrilaren 7a

Egunez izan diren arazoak baretu dira inguruko mendateetan. Momentu honetan (20:45) zabalik daude mendate guztiak, baina kontuz gidatu behar da.

Eguraldi iragarpenak dioenez, sekulako hotza egingo du gaur; ipar-ekialdeko haizeak joko du eta tenperatura maximoak –2 eta 4 ºC bitartean ibiliko dira. Elur maila 100 metro inguruan kokatuko da, baina atzo baino gutxiago botako du.

Mendateen egoera (20:45)

ARLABAN: kontuz.

DESKARGA: kontuz.

ELGETA: kontuz.

ELOSUA: kontuz.

KANPANZAR: kontuz.

KURTZETA: kontuz.

LEINTZ GATZAGA: kontuz.

UDANA: kontuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak