Elur mailak gora egingo du datozen orduetan

Goiena 2007ko mar. 21a, 17:27
Azken ordua (19:10): Leintz Gatzaga mendatea itxita dago. Kateak behar dituzte ibilgailu guztiek Kurtzetan. Gainerako mendateak zabalik daude, baina kontuz gidatu behar da. Goizean errepideetan izan diren arazo gehienak konpontze bidean dira. Elur mailak gora egingo du datozen orduetan, baina izotza izango da seguruenik bihar goizeko arazoa.

Mendateen egoera (19:10)

Arlaban: zabalik dago, baina kontuz gidatu behar da.

Elgeta: autoendako zabalik dago; kamioiendako itxita.

Deskarga: zabalik dago, baina kontuz gidatu.

Leintz Gatzaga: itxita dago ibilgailu guztiendako.

Kanpanzar: zabalik dago, baina kontuz gidatu.

Kurtzeta: kateak behar dituzte auto eta kamioiek.

Udana: zabalik dago, baina kontuz gidatu.

Eguraldiaren iragarpena



powered by ODEO

Mondragon Unibertsitateko eskolak

Gaurko eskolak bertan behera gelditu dira hiru fakultateetan, HUHEZIn, Eskola Politeknikoan eta ETEOn.

PESAko autobusak

Bertan behera gelditu diren zerbitzuak:
  • 16.30eko Donostia -Tolosa -Ordizia -Beasain -Zumarraga -Bergara -Bilbo linea.
  • 16.30eko Bilbo -Bergara -Zumarraga -Beasain -Ordizia -Tolosa -Donostia linea.
Berriz hasi diren zerbitzuak (atzerapenak jasan ditzakete)
  • Bilbo-Arrasate-Bergara noranzko bietan.
  • Donostia-Soraluze-Bergara-Arrasate noranzko bietan.
  • Eibar-Soraluze-Bergara-Arrasate-Aretxabaleta-Eskoriatza Bertakoak eta Arinak.
  • Oñati-Arrasate-Oñati Bertakoak.
  • Bergara-Antzuola-Zumarraga-Legazpi-Oñati-Bergara zirkular zerbitzua noranzko bietan.
  • Gasteiztik irten eta bertara doazen zerbitzu guztiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak