Elur gutxiago egingo du, baina kontuz izotzarekin

Usoa Agirre 2009ko urtarrilaren 8a

Iragarpenaren arabera, atzo baino elur gutxiago egingo du gaur. Goizean elur maila 100 metrotan kokatuko da, baina prezipitazio gutxi egingo du. Hala ere, hotz handia egiten du; tenperaturak -1ºC inguruan ditugu.

Euskalmeten iragarpena

Zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da eta elurra egingo du, Bizkaian eta eguerdi aldera batez ere. Ekaitz arriskua dago, baita txingor arriskua ere. Ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, baina egunaren bigarren partean hego-ekialderantz egiteko joerarekin, eta tenperaturak hotz jarraituko du. Izozte ahulak izango dira.

Iturria: Euskalmet


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak