Guardia Zibila eguaztenean bertan, 22:00etan, izan zen 74 urteko buruzagi abertzale historikoaren etxean, baina ez zuten han topatu. Haren bila zenbiltzatela jakinda, gaua etxean eman zuen eta eguen goizean, 08:30ak inguruan, atxilotu zuten.
Elkorok etxekoekin hitz egin du
Haren semea Iñigo Elkorok jakinarazi digu eguenean oraindik Gipuzkoan jarraitzen zuela aita. Arratsaldean, Jose Luisek etxekoei deitu zien Martuteneko kartzelatik. Gertatutakoa "oso larria" bazen ere, animu aldetik, aita "nahiko" ondo igarri zuela jakinarazi zuen. Ez zekiten noiz eroango duten Soto del Realera: "Dakigun bakarra da astelehen goizean Madrilen egon behar dela".
Natale Landari dagokionez, esan bezala, Espainiako Auzitegi Gorenak jakinarazi zuen eguenean Natale Landa arrasatearra errugabe joko duela, Zumalabe ataleko zigortutakoekin batera.
Auzitegi Nazionalak hamaika urteko espetxe zigorra ezarri zion, Ekin atalaren barruan. 2007ko azaroaren 30etik preso egon ostean, joan den martitzenean libre geratu zen Landa.