Elkarrizketa AHT Gelditu Elkarlaneko Mila Elortzari eta lurjabe bati. BIDEOA

Usoa Agirre 2008ko azaroaren 27a

Atzo, eguaztena, egin zuten uztailean Mazmelan atxilotutako zazpi gazteen aurkako epaiketa Bergaran. Epaileak bertan behera utzi zuen epaiketa bide penaletik bideratzeko argudio nahiko ez zituelako. "Orain, bide administratibotik bideratuko dute, eta seguruenez, isuna jarriko diote", esan du Mila Elortzak. AHT Gelditu Elkarlanak elkarretaratzea egin zuen Bergarako Epaitegiaren aurrean epaiketa hasi aurretik. Atzo, Goiena Magazinean izan genituen Mila Elortza eta Balentin Tramon lurjabea. Hemen duzue elkarrizketa osoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak