Eli Galdos Gipuzkoako ahaldun nagusi eta Oñatiko alkate ohia hil da, bihotzekoak jota

Irati Agirreazaldegi 2007ko apirilaren 8a

Eli Galdos Gipuzkoako ahaldun nagusi eta Oñatiko alkate izandakoa hil da mendira egun-pasa zihoala bihotzekoak jota. 73 urte zituen.

Oñatin 1934an jaio zen Elias Galdos Zubia. Herriko alkate izan zen 1979tik 1991ra eta urte hartan Gipuzkoako ahaldun nagusi izatera iritsi zen EAJrekin. Kargu horretan egon zen 1995era arte.

Gipuzku Buru Batzarreko nahiz Euzkadi Buru Batzarreko exekutibetako kide izan zen 1977tik 1979ra arte. 1980an Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuorde izendatu zuten eta kargu horretan egon zen 1987ra arte. Urte horietan sortu zuten Ertzaintza.

Astelehenean, hilaren 9an, ehortziko dute arratsaldean, familiaren intimitatean Eli Galdosen gorpua. Hileta elizkizuna martitzenean izango da 19:00etan San Migel Goiaingeruaren elizan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak