Elgetan ikus daiteke GOITB Lurreko Telebista Digitalean

Usoa Agirre 2010eko apirilaren 21a

Iritsi da Elgetara ere Goiena Telebistaren seinale digitala. Azken egunotan teknikoak horretarako beharrezkoak diren moldaketak egin dituzte.

Lurreko Telebista Digitala ikusteko 52. kanalean aurkituko dute ikusleek Goiena Telebista. Sintonizazio probak egin eta aurkitzeko zailtasunak izanez gero, tekniko batekin jarri behar da harremanetan, antenan beharrezko egokitzapenak egin eta arazoa konpon dezan. Edozein zalantza argitzeko gainera, Goiena.net-en horretarako bereziki prestatutako atal bat dago.

Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga, Oñati eta Bergararen ostean, Goiena Telebistak digitalera salto egiten duen zazpigarren herria da Elgeta. Bi herri geratzen dira oraindik ere GOITB lurreko telebista digital bidez ikusten ez dutenak, Antzuola eta Aramaio. Bi herri hauetara seinale digitala zabaltzeko lanean dabiltza teknikoak, eta gutxi barru beraz, Debagoiena osoan ikusi ahalko da Goiena Telebista lurreko seinale digitalaren bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak