Elebila, Interneterako euskarazko lehen bilatzailea

Goiatz Arana Begiristain 2007ko urr. 18a, 14:21
Interneterako euskarazko lehen bilatzailea garatu du Eleka enpresak. Normalean erabiltzen ditugunak, Google eta Yahoo esaterako, ez daude pentsatuta euskarazko testuetan bilaketak egiteko, eta oztopo hori gainditzeko sortu dute Elebila.

Euskarazko informazio gutxi orain arte

Euskarazko termino baten bilaketa egiterakoan orain arteko bilatzaileek ez dute, oro har, bilatu nahi den terminoari buruz euskarazko informaziorik aurkitzen lehen ekarpenean. Arruntena da terminoarekin zerikusia duten ingelesezko orriak agertzea lehendabizi eta ondoren beste edozein hizkuntza handietako orriak, gaztelania kasu.

Egoera hori ematen da merkatuan dauden Internet bilatzaileek euskarazko informazioa duten webguneak ezagutzen ez dituztelako, eta horrek, noski, ondorio zuzenak ditu: erreferentziazko euskarazko eredurik ez izatea edota informazioa itzuli beharra, esaterako.

Erabiltzeko erraza

Oztopo hori gainditzeko sortu du Eleka enpresak Elebila: euskarazko edukiak dituzten webguneetan informazioa bilatuko duen Interneterako lehen bilatzailea.

Modu estandarrean erabiltzen da: leiho bat egongo da erabiltzaileak bilatzen dabilen terminoa sar dezan bertan, eta Elebilak aurkitutako emaitzak erakutsiko ditu.

Aukera bi daude bilaketa egiteko: euskarazko orrialdeetan edo edozein hizkuntzatan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak