ELA sindikatuko Deba eskualdeko ordezkariekin batzarra egin dute eguerdian Oñatin, azaltzeko eta eztabaidatzeko zergatik eta zertarako egin greba.
150 lagun inguru batu dira bertan: Oñatin izan dira Deba eskualdeko enpresa garrantzitsuenetako ordezkariak. Lehenengo batzarra egin dute, eta jarraian Espainiako Gobernuaren lan erreformaren aurkako manifestaldia.
ELA, LAB, ESK, STE/EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek batera deitu dute greba orokorra ekainaren 29rako. Euskadiko CCOOk bere aldetik egin du deialdia ere egun bererako.