LAB eta ELA sindikatuen arabera, atzo hasi eta bihar bukatuko den greba beharrezkoa da, azken 30 urteetan metalgintzaren arloko langileek lortutako lan baldintzak galtzeko arriskuan daudela uste dute-eta.
Gaurko greba egunak atzokoaren antzerako jarraipena izan duela adierazi du Patxi Zubizarretak, Debagoieneko ELA sindikatuaren metaleko arduradunak, hau da, %80 ingurukoa. Adegik ordea, grebaren jarraipena %15ean kokatu du; hala ere, negoziatzeko prest dagoela adierazi du.
Gaurko greba egunaz, goizeko manifestazioaz eta Adegik grebaren jarraipenari buruz eginiko balorazioaz hitz egin du Patxi Zubizarreta ELAko ordezkariak protestaren amaieran.