'El clan del oso cavernario'-ren egile Jean M. Auel Lezetxikin izan da

Iker Barandiaran 2009ko uztailaren 1a

Eguazten arratsaldean, uztailak 1, AEBetako Jean M. Auel idazlea Arrasateko Lezetxiki koba bisitatzen egon zen. Auel oso ezaguna da 'El clan del oso cavernario' eta beste bost liburuz osatutako bilduma kaleratu izan duelako; guztiak bestsellerrak. Bilduma hori itxiko duen zazpigarren liburua egiterako inspirazio bila etorri da Espainia eta Euskal Herriko kobak bisitatzera. Guk Lezetxikin harrapatu dugu.

Bilduma hori itxiko duen zazpigarren liburua egiterako inspirazio bila etorri da Espainia eta Euskal Herriko kobak bisitatzera. Guk Lezetxikitik jaitsi ostean, Garagartzako plazan harrapatu dugu Jean M. Auel, haren senarrarekin, Lezetxikiko indusketen arduradun Alvaro Arrizabalagarekin eta AEBetako Antropologia aditu Lawrence Guy Straussekin batera.

Udaleko hainbat ordezkarik ere harrera egin diote Garagartzan, eta Udaleko Bisita Ilustreen liburuan sinatzearekin bat, Arrasate Irudiak liburua oparitu diote oroigarri moduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak